Centro Psicológico Gran Vía

Psicólogos Bilbao
Gran Vía 17 - 4 - Dpto 411
48001 Bilbao - Bizkaia
Las Arenas - Getxo
Mayor, 10, 2ª - Dpto. 3
48930 Getxo - Bizkaia
Barakaldo
Arrontegi, 7, 1º - Dpto. A
48901 Barakaldo - Bizkaia
944 160 939
Sesiones en Castellano, Euskera e Inglés.

FIBROMIALGIA

FIBROMIALGIA

XX garren mendeko erdialdean, igoera ikusgarria eman da hainbat gaixotasunetan, esaterako, fibromialgian. Gaixotasun hau asko ematen da emakumeen artean eta gehienetan bere bizitzaren erdialdean garatzen dute. Gaitz honek garrantzi handia dauka osasun publikoan, gizarteko %2-n eragina duelako eta estimatzen da Espainian 800.000 lagunek pairatzen dutelako.

Fibromialgia, gaixotasun kroniko bat da eta min orokorra eragiten du zenbait muskuluetan eta min sentsazioa muskuluen puntu zehatz batzuetan presionatzerakoan. Gaixotasun honekin batera, honako sintoma hauek ere ager daitezke: neke sentsazio orokorra, loaldi aldaketak, goizeko zurruntasuna, buruko mina, hesteko narrikortasuna. Gainera, gaixoen bi heren sufritzen dute edo sufritzen zuten iraganean, depresio eta antsietateko sintomak. Datu hauen arabera, fibromialgia arlo anitzetako profesionalekin landu behar da.

Gaixotasun honen jatorria ezezaguna izan arren, adituek adierazitakoaren arabera, nerbio-sistemako neurotransmisore batzuen aldaketan oinarrituta dago. Jakitunen ustez, fibromialgia pairatzen dutenek, ez dituzte minaren hautemate mekanismoen funtzionamendu egokia eta horregatik minarekiko sentikortasunaren igoera bat gertatzen da.

Fibromialgiaren diagnostikoa egitea oso zaila da. Gaixoa medikuarenera ondoezak adieraztera joaten denetik, urteak pasa daitezke diagnostiko zehatz bat jasotzen duten arte. Gaur egun ez dago fibromialgia diagnostikatzen duen frogarik, horregatik, medikuentzako oso zaila izaten da gaixotasuna detektatzea. Gaitzaren existentzia antzemateko, miaketa klinikoa egin behar zaio eta ebaluatu behar dira zenbait sintomaren existentzia. Diagnostikoa zehaztek, beste gaixotasun batzuk baztertu behar dira, esaterako, lupusa, hipotiroidismoa eta artritisa.

Medikua azterketa fisikoa egitean 18 puntu mingarri detektatzen ditu. Puntu hauek, gorputzeko muskulu ezberdinetan kokatuta daude, nagusiki: lepoan, ukondoan, belaunetan eta pelbisean daude kokatuta. Diagnostikoa baieztatzeko bi ezaugarri bete behar dira; alde batetik, 3 hile baino gehiagoko min orokorra adieraztea, eta, bestetik, 18 puntu mingarrietatik, gutxienez 11 puntuan mina adierazten duenean.

run-187758_1280Duela urte batzuetatik hona, fibromialgiaren tratamendurako, hainbat aldagai hartu dira kontuan, hala nola, aldagai psikologikoak, emozionalak, afektiboak eta psikosozialak. Ikerketak adierazten dituzte, fibromialgia duten lagunen artean comorbilitate psikiatriko garrantzitsuak agertzen direla. Hau dela eta, %64-k depresio jasan dute edo zuten eta %80-k antsietatea sufritu dute edo zuten iraganean. Horrez gain, fibromialgia sufritzen duten pertsonak, antzeko nortasun ezaugarriak dituzte, adibidez: oso arduratsuak, adeitsuak, haserrekorrak, zorrotzak eta harroak izaten dira. Eguneroko praktikan, adituek, gaixoen eguneroko bizitzan, ezaugarri berdinak nabaritu dituzte, esaterako, haurtzaroan gertaera bortitzak, arazo emozionalak, minaren aurkako baliabide gutxi, sare sozial eskas eta gaixotasun agertzean estreseko sintoma garrantzitsuak izatea.. Gaixotasun hau ezezaguna da poblazioaren gehiengorako eta batzuetan errefusa eragiten du, bereiziki gaixoak diagnostikoa ez dutenean. Orokorrean, fibromialgia duten pertsonak, beldurra, mesfidantza, lotsa eta erru sentimenduak pairatzen dituzte.

Beraz, fibromialgiaren tratamendurako, gomendagarria dirudi diziplina anitzeko tratamendua. Antza denez, ikerketak adierazten dituzte garrantzitsua dela lan egitea maila kognitiboan, emozionalean eta sozialean. Baita ere, ezinbestekoa hartzen da gaixo hauen tratamendu psikologikoan, eguneroko estresari aurre egiteko bere almena ebaluatzea.

Amaitzeko eta esandakoa kontuan izanik, azken ikerketen arabera, gaur egun tratamendu eraginkor batekin gabe, gomendagarriena izango litzateke: tratamendu farmakologiko eta psikologikoaren konbinazioa, eta heziketa fisikoaren praktika, azken ikerketen arabera.

BIBLIOGRAFIA:

Amigo, A., Fernández, C. y Pérez, M. (2009). Manual de Psicología de la salud. Piramide.

Gonzalez, J., Ortin, F.J. y Bonillo, J.A. (2014). Actividad física, asistencia psicológica y niveles de ansiedad y depresión en mujeres con fibromialgia: un estudio descriptivo. Cuadernos de Psicología del Deporte, 11, 59-66.

Gorriz, F., Garrido, E., Andueza, A., Martínez M. D. y Echeverria, M. (2006). La atención a enfermos con fibromialgia. Psicología y pedagogía, 13, 165-183.

Villanueba, V.L., Valia, J.C., Cerda., G., Monsalve, V., Bayona, M.J. y Andres, J. (2004). Fibromialgia: diagnóstico y tratamiento. El estado de la cuestión. Revista de la Sociedad Española del Dolor, 11, 430-443.

http://www.dmedicina.com/enfermedades/musculos-y-huesos/fibromialgia.html


-